Archive for Apirila, 2007

-NUKE-

Asteazkena, Apirila 25th, 2007

Azkoitiar talde honek ekainaren 30ean Lizarrako Katxetas tabernan joko du, gaueko 22:00etan. Informazio gehiago:

  Posted in Sailkatugabeak | 3 Comments »

Ekainaren 30ean Vianan sekulako kontzertuak punk zaleontzat!

Asteartea, Apirila 24th, 2007

Nafarroako Viana herrian, ondoren datorren ekainaren 30ean sekulako kontzertuak izango dira bertan.

Lehenik,PIPERRAK! : Sartagudako talde honek,aspaldi ez duela kontzerturik eman eta berriro ere eta azken txanpan aurkituko dugu kontzertu honetan,aukera ezin obea taldearekin gozatzeko!

Bigarren,SOZIEDAD ALKOHOLIKA (S.A):  Gasteizko hauek, kontzertu askoren ondoren eta diska berria kalean dutela, Euskal Herri mailan sekulako arrakasta edukiz jarraitzen dute aurrera,  zaleak pozten.

Hirugarren, KAUTA : Andoaingo talde honek ere, orain dela gutxi atera du diska berria eta sekulako arrakasta izan du, Espainiako estatuari uko egiten dituen abestiak idatziz,amodiozkoak etab.

Espero du hantxe ikustea!

Barricadak 25 urte!

Osteguna, Apirila 19th, 2007

 

Iruñako txantreako punk-rock talde honek,25 urte bete ditu bere hasieratik eta horretarako kontzertuak egitea pentsatu dute. Atzo jo zuten 25 urte ondoren hasi ziren toki berberan eta ordu berberan ere, “El drogas”-ek zihoen bezala, sekulakoa izan zen euren jarraitzaileak han bertan ikustea. Hemendik aurrera, Euskal Herriko bazter ezberdinetan talde honetaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Hona hemen kontzertu batzuk eta euren bideo bat!

2007-05-04 Bilbo -Kafe antzokia
2007-06-30 Tafalla (Nafarroa)
2007-07-21 Tudela (Nafarroa)
2007-08-13 Donostia
2007-08-31 Berriozar

Marea Donostian!

Asteartea, Apirila 17th, 2007

Marea izeneko Berriozargo punk-rock taldeak,Donostiako belodromoan joko dute Maiatzaren 11an,ostiralean. Marea taldeak,3 urte ondoren atera du diska berria “Las aceras estan llenas de piojos” izeneko diskarekin aurkeztuz.Azkeneko hau apirilaren 24an aterako da publikoarentzat.

Hemen doakizue MAREAren single-aren videoclipa: